 |
 |
 |
 |
 |
<< subjects
>> |
 |
 |
21.-
Finko sustraitutako enborraren adarrak
21.1
EUSKALDUNGO ANTOLATUA
Ehun urtetik gorako historiaren ondoren, eta hirugarren eta laugarren
belaunaldiko euskaldunak bertako gizarteko leku pribilegiatuetatik
euskaldun sentitzen segitzen dutelarik, posible da esatea Boiseko
euskal komunitateak itzal poxia lortu duela eta bere euskal erroak
lur emankorrez hornitu dituela geroari begira. Boiseko euskal sarea
ongi antolatua dago, aspaldiko esperientzia baitute horretan. 1908an,
artean gizarte segurantzarik ez zegoenean, Boiseko euskaldunek Elkarrekiko
Sorospen Sozietatea sortu zuten, gaixotasun eta heriotza aseguru
antzeko bat. Geroztik makina bat talde-ekintza eta ekimen garatu
dituzte.
|
 |
 |
|
21.2
BOISEKO EUSKAL MUSEOA
Egungo Euskal Etxearen eraikina 1951n zutitu zuten. Bere baitan
ekitaldi areto handia, hainbat gela, barra eta bulegoak ditu. 850
dira orotara bazkideak. Euskal Etxearen ondoan, "Basque Museum
& Cultural Center"ek egunero irekitzen ditu ateak Boisera
iristen diren bisitariei mendebaldeko euskal amerikarren bizimodua,
tresnak eta bestelako elementu etnografiko eta kulturalak erakusteko.
Museoak bestelako euskal erakundeei ere laguntzen die eta hainbat
ekimen bultzatzen ditu, esaterako, Boiseko Ikastola, helduentzako
euskara eskolak, "Txantxangorriak" Musika Eskola edo "Biotzetik"
euskal abesbatza.
|
 |
|
21.3
EKIMEN UGARI
Musikari dagokionez, Boisek era askotako euskal musika taldeak ditu:
"Jim Jausoro Band" talde historikoa, "Gaupasa"
folk taldea, Cathy Clarkson, Edu Sarria edo Janice Mainvil txistulariak,
Dan Ansoteguiren trikitixa, "Txantxangorriak" Eskolako
txikitixa taldeak edo "Biotzetik" korala, besteak beste.
Gastronomiari dagokionez, "Oñati", "Epi's"
edo "Gernika" jatetxeek euskal sukaldaritza eskaintzen
dute eta badira "Basque Country Imports" eta "The
Basque Market" bezalako enpresak, euskal produktuak inportatu
edo banatzen dituztenak. Idahoko beste herri batzuek ere, hala nola,
Gooding, Mountain Home eta Caldwellek, euskal elkarteak, dantza
taldeak eta jatetxeak dituzte eta gehiago dira inoiz ostaturik izan
zituzten herriak. 2001eko abuztuaren 24an Mountain Home-ko Euskal
Lagunak elkarteko eta NABOko kideek 1911n eraikitako frontoi historiko
zaharberritua berrinauguratu zuten.
|
 |
|
22.-
Oregon eta Washington estatua
22.1
OREGONEKO ONDAREA
Oregongo Ontario, Vale, Crane, Andrews edo Jordan Valleyk ere euskal
hotel eta ostatuak izan dituzte. Jordan Valleyko pilotaleku historikoa,
euskal harginek 1915 eta 1917an eraikitakoa, 1997an berriztatu zen.
Jordan Valley bertako zenbait negoziotan nabari da euskaldunen marka.
Horien artean aipatzekoak dira Basque Station eta Basque Motel,
edota Madariaga familiaren Sahara gasolindegi eta motela. Horien
inguruan, Yturri Boulevardetik hurbil, "Old Basque Inn"
jatetxea dago, garai batean euskal ostatu izandako eraikinean. Jordan
Valley-n euskal bizitza bai, baina ez da sekula izan klubik. Estatu
osoan lau dira: Ontario, Burns, Bend eta Portlandekoak.
|
 |
|
22.2
WASHINGTON ESTATUKO KLUB BERRIAK
Washington estatuko euskaldunen presentzia historikoa Yakima hiriaren
inguruan kokatzen da, Yakimak ostatu gutxi batzuk bildu baitzituen,
denboran gehien iraun duena Elizalde-Arralde familiarena. Elizalde-Arraldetarrak
San Franciscotik iritsi ziren Yakimara 1912an, propio hotela irekitzeko
. Washington-eko beste gune batzuetako euskaldunek baso lanetan
jardun zuten. "Basque Cedar Company" Clallam Bayn sortu
zen, estatuko ipar-mendebaldean. Euskal aitzindari horien seme-alaba
eta bilobak dira egungo Washingtongo klubetako kideak, baita beste
estatuetatik Washingtoneko hirietara mugitutako gazte unibertsitariak
ere. Bi dira bertako klubak: "Seattle Euskal Etxea", Seattlen
bertan dagoena eta "Inland Northwest Euskal Etxea", Spokane-n.
|
 |
|
|
 |
 |
 |
|
|