 |
 |
 |
 |
 |
<< subjects
>> |
 |
 |
14.-
Nevadarat joan nintzan
14.1
EUSKALDUNAK SILVER STATE-N
Geografikoki euskal presentzia handiena biltzen duten bi estatuen
-Kalifornia eta Idaho- artean, Nevada, bi komunitate horien biltoki
eta bidegurutze izan da. Kaliforniako euskaldunak gehienbat Pirineoen
bi aldeetako nafar jatorrikoak izanik eta Idahokoak bizkaitarrak,
Nevadan, euskalki eta euskal tradizio bilketa beste lekuetan baino
azkarrago eman izan da. Nevadako, eta partikularzki Elkoko zenbait
euskaldunek, harro aldarrikatzen dute euren bertako euskara dela
benetako euskara batu garbia, eguneroko tratua medio Baxenabarreko,
Nafarroako edo Bizkaiko euskalkiek elkar-eragin baitute, bateko
eta besteko hitz eta moldeak modu naturalean nahasiz.
|
 |
 |
|
14.2
ALTUBE ANAIAK
Nevadako lehenengo euskal urratsak Kaliforniatik larre bila iritsi
ziren artzain nomadekin loturik daude. Badakigu 1870eko hamarkadaren
hasieran, gutxienez bi euskal abeltzainek garrantzi handiko arrantxoak
sortu zituztela: Elko konderrian, Independence Valleyn hain zuzen,
Kaliforniatik etorritako Altube anaiek abeltzaintzako ustiategiak
sortu zituzten 1871n; era berean, Jean eta Grace Garat-ek, hauek
ere Kaliforniatik iritsitakoak, lur-zatiak erosi zituzten Elkon
1874an eta gerora YP arrantxoa sortu zuten .
|
|
|
14.3
NEVADA EUSKAL ONDAREDUNA
1864an estatu bihurtutako Nevadan ere euskaldunak "betidanik"
daudela esan daiteke. Nevadatar askorentzat euskaldunen presentzia
eta tradizioak bertako historia eta errealitateari lotutako zati
banaezinak dira. Castleman Gida -estatuko ezagunena- begiztatzean,
erraz ohar daiteke "Nevadako Jendea" izenburupean orrialde
bi eskaintzen zaizkiola euskaldunei, euren jatorriari, hizkuntzari
eta Ipar Amerikako mendebaldean izan duten inplikazioari; euskal
hotel eta jatetxeak -"horietako batzuk estatuko tradizio handienetakoak"-
eta ohiturak ere aipatzen ditu Castelmanek eta Nevadako euskal jaialdiak
fermuki gomendatzen.
|
 |
|
|
 |
 |
 |
|
|