 |
 |
 |
 |
 |
<< subjects
>> |
 |
 |
12.-
Barne haranetan
12.1
FRESNOREN EHUN URTEAK
1985ean Fresnok hiri gisa sortu zeneko mendeurrena ospatu zuen.
Ospakizunetako kabalkada edo desfilean bertako Euskal Etxeko dantza
taldeak eta klubak berak hartu zuten parte, hiriko beste hainbat
elkarte eta indar biziekin batera. Euskaldunen kasuan, dantzariak,
finean, Fresno eta euskaldunen arteko loturen urteurrena ari ziren
ospatzen, Fresno Fresno izan baino lehenago baitzeuden euskaldunak
arrantxo lur honetan.
|
|
 |
|
12.2
FRESNOKO OSTATUAK
Kaliforniara urre sukarraren garaian iritsitako Bernardo Altubek
arrantxoa zabaldu zuen 1860an. XIX. mende amaieran Fresno artzain
izatera heldutako euskal multzo gero eta handiagoak hasi zen hartzen.
Fresnon ere, Kaliforniako beste herri batzuen antzera, euskal auzo
edo barrutiak sortu ziren. 1897-98an sortu zen Fresnoko Hotel Bascongado,
hiriko lehenengoetakoa. Gero beste batzuk inauguratu ziren, tartean
Fresno Hotel, Hotel des Pyrenees, Spanio, Santa Fe, Laxague, Victoria,
Basque, Villanueva eta Yturri Hotel . Horietatik bik diraute zutik
gaur egun: Santa Fe, 1926an sortutakoa eta Basque Hotel, 1929koa;
eraikin historikotzat jotzen dira biak eta babesturik daude, lehena
erregistro federalean eta bestea estatukoan. Fresnoko Euskal Etxea
1978ko otsailean sortu zen eta urte bereko apirilerako abiatua zuen
dantza taldea. Klubak ohiko jaiak eta kultur jarduerak antolatzen
ditu gazteentzat.
|
 |
|
12.3
LOS BANOS
Fresnotik ehun eta hamar kilometro ipar-mendebaldera, Los Banos,
Merced konderri mendebaldeko herri handiena da. Los Banosek euskal
tradizio handia zuen 1964an, Basque Cluba sortzea erabaki zuenean.
Inguruko arrantxoetan euskal moldeak eta euskara bera ere ezagun
zaharrak dira. Egun klubak 270 familia dauzka bazkide, horien artean
Iturbide anaia bidarraitarrak, herriko Wool Growers euskal hotel
-orain soilik jatetxe- historikoaren jabeak. 1925ean sortu zen hotela
Michel eta Gabriel Iturbidek eta euren familiek gobernatzen dute
1974tik. John "Chuck" Erreca, 1910ean herrian euskaldun
jaioa, izan da seguruenik Los Banosek estatuko historian izan duen
pertsonaietariko garaiena. Herriko kontseilukide eta hamazazpi urtez
alkate, Kaliforniako Hirien Ligako presidente izan zen 1959an eta
Kaliforniako Lan Publikoen zuzendari 1963an.
|
 |
|
|
 |
 |
 |
|
|