 |
 |
 |
 |
 |
<< subjects
>> |
 |
 |
05.-
EEBBetako euskal emigranteen ezaugarriak
05.1
EUSKALDUNEN EZAUGARRIAK
Nolakoak ziren emigrante horiek? Gehienak Euskal Herriko nekazaritza
guneetatik zetozen, batik bat Nafarroa eta Baxenabarretik; gero
bizkaitarrak ere iritsi ziren. Euskara zen euren ama hizkuntza eta
beharren arabera ikasten zuten beste hizkuntzarik. Askok Estatu
Batuetako mendebaldean ikasi zituzten bertako espainola edota ingelesa.
Gaur egun ere badira bertan jaiotako lehen belaunaldiko euskaldunak
hiruzpalau hizkuntza hitz egiten dituztenak.
|
 |
 |
|
05.2
EUSKARAREN BALIOA
Izan ere euskarak garrantzi handia izan du euskal amerikarren arteko
jarduera eta komunikazioan. Estatu Batuetara heldu ziren etorkinik
gehienak Euskal Herriko gune euskaldunetakoak ziren eta, Ameriketan
ere, euskarak segitu zuen izaten euren arteko hizkuntza nagusia.
Testuinguru horretan sortu ziren "Escualdun Gazeta" (1885)
eta "California'ko Eskual Herria" (1893) astekariak, erabat
euskaraz idatzirik, Kaliforniako euskaldunen komunikabide izateko,
agerian utziz euskarak Kaliforniako euskaldunen artean zeukan tokia.
"California'ko Eskual Herria" astekaria 1893tik, gutxienez
1897ko abendura arte eman zen argitara.
|
 |
|
05.3
EUSKAL IRRATSAIOAK
Euskal komunikabideak aipatzerakoan, ezin irratsaioak aipatu gabe
utzi. Euren artean seguruenik esanguratsuena, Buffaloko (Wyoming)
KBBS irratia eta bere "Basque Program" izango da, 1956tik
2000raino astero ordu betez Wyoming-eko Johnson Konderriko euskaldunei
musika eta albisteak euskaraz eskaini izan diena. Beste euskal irratsaio
batzuk egin izan dira mendebaldean zehar, euskaraz edo euskal gaiez,
besteak beste Idahoko Boisen (Espe Alegriaren programa famatua),
Nevadako Elko, Winnemucca eta Renon, Utah-ko Salt Lake City-n eta,
Wyoming-en bertan, Buffalon eta Rock Springs-en.
|
 |
|
05.4
GAURE ECHIE DA SAURE ECHIE
Horiek guztiak, egitate izan den euskararen eta euskaldunen amerikar
sustraitzea ilustratzeko. Gaur egun ere, esaterako, Nevada iparraldeko
basamortua zeharkatu eta Jordan Valley (Oregon) herri galdura iristen
den bidaiaria harritu daiteke "Welcome to the Basque Country"
esanez errezibitu eta euskaldunek XX. mende hasieran eraikitako
frontoia, "Basque restaurant"a eta euskal izenak dituzten
kale eta saltokiekin topo egiten duenean.
|
 |
|
05.5
JORDAN VALLEY EUSKALDUNA
Are gehiago harritzen ahal da gasolindegian Yturri Boulevard
edo Basque Station irakurri ondoren enkargatuak, salgai
duen Euskal Herriko armarria erakutsi (Zazpiak Bat idatzirik
duena, eta hizki txikietan Made in USA) eta herriko foileto
turistikoa oparitzen dionean. Foiletoan eslogan bi ageri dira, bata
ingelesez idatzirik, eta besteak hauxe dioela: Gaure Echie da
Saure Echie (sic). Gasolindegiko jabe eta enkargatuak mendebaldekoen
itxura peto-petoa du, 77 urte ditu eta Jordan Valleyn bertan jaioa
da. Aiden Madariaga du izena eta ez da sekula Europako Euskal Herrian
izan. Ingelesaren aurretik euskara ikasi zuen Oregonen, etxean,
eta euskara aberatsean mintzatzen zaie Jordan Valley-ko bere gasolindegira
hurbiltzen zaizkion euskaldunei.
|
 |
|
|
 |
 |
 |
|
|