 |
 |
 |
 |
 |
<< subjects
>> |
 |
 |
01.-
Amerikar eta euskaldun
01.1
ERROEI BALIO EMATEA
Estatubatuarren artean XX. mende erdialdean erroak ezagutzeko hedatutako
interesa eta aberastasun etnikoaren prestigiatzea testuinguru, euskal
amerikarrak talde integratu gisa ikusgarri egiten hasi ziren. Egungo
sentimendu euskal amerikarrak prozesu urrastua segitu du. Lehen
ostatu eta hotelak XIX. mende erdialdean hasi baziren sortzen Kalifornian,
XX mendea heldutakoan Idahoko euskaldunek elkarrekiko laguntza aseguru
erakunde bat sortu zuten Boisen 1908an. Lehenengo euskal kluba 1913an
sortu zen New Yorken. Bigarrena 1914an Ogden, Utah-n. 1949an Boise
Idahoko euskaldunek protagonismo publiko berezia lortu zuten bertako
"Music Week" delakoan oholtza gainean dantza eta musika
arloko euren ikuskizun oso bat publiko orokorrari harro azaldu ziotenean,
arrakasta handia lortuz. Ordura arte euren ekintza gehienak euskal
zirkulu itxiarentzat eratu ohi zituzten. 1957an Robert Laxalt idazle
euskal amerikarrak bere "Sweet Promised Land" eleberria
eman zuen argitara, emigranteen amerikartze prozesuari eta erroen
balioari forma literarioa emanez.
|
 |
 |
01.2
BASQUE WESTERN FESTIVAL
Euskal kluben sorrerak, eta euskal amerikar sentimenduak oro har,
bultzada esanguratsua batu zuen Nevadako Reno-Sparksen 1959an egin
zen "Western Basque Festival" izena hartu zuen Euskal Jaialdi
handiarekin. Jaialdi hura bizgarri, mendebaldeko hainbat lekuetan
euskaldunak erakundetzen hasi ziren euren batzar eta ospakizunak eta
euren etnizitatearen agerpen publiko eta antolatua. Ekitaldi horietan,
Estatu Batuetan jaiotako belaunaldi berriak amerikar eta euskaldun
izatearen harrotasuna agertzen zuten. "Basque Club" deiturikoak
ugaltzen hasi ziren, Europan zein Ameriketan jaiotako belaunaldiak
uztartu eta arbasoengandik jasotako ohitura eta moldeei modu antolatuan
eusteko. |
 |
|
01.3
LEHENENGO OSTATUAK
Egungo euskal kluben aurrekaria XIX. mendean mendebaldean ugaltzen
hasitako euskal ostatu edo hoteletan atxematen dugu. Lehen datu
dokumentatuek San Juan Bautistako (Kalifornia) "Plaza Hotel"aren
berri ematen digute. Hotela Julian Ursuak kudeatzen zuen 1850eko
hamarkadan. Euskal ostatuen aurrekaria kontsideratua den honen inguru
kaliforniarrean beste ostatu batzuk sortuko ziren, giro erruralean
hasteko. San Francisco hirian, 1866an, Juan Miguel Aguirrek "Aguirre
Hotel"a sortu zuen. Juan Miguel Aguirre bando galtzailean borrokatu
zen lehen karlistadan; Uruguayra emigratu zuen 1845ean eta handik
1849an etorri zen Kaliforniara.
|
 |
|
01.4
OSTATU KALIFORNIARRAK
Ostatuaren figura ezinbestekoa da mundu amerikar euskalduna konprenitzeko.
Lehenengo Kalifornian, trumilka iristen hasi ziren gazteen zerbitzuko
eratu zen. Aurretik heldu eta sendotutakoek sortzen zituzten, emigrante
berrien errezibitzeko. Los Angeleseko "California'ko Eskual
Herria" astekariak (1893ko abenduaren 30eko zenbakian) hainbat
euskal ostatu iragartzen zituen: gutxienez bost Los Angelesen, bat
San Diegon, bi Kern Cityn (egungo Bakersfield), bat San Franciscon
eta beste bat San Josen, guztiak euskaraz iragarririk.
|
 |
|
01.5
KALIFORNIAKO EUSKAL PRENTSA
San Franciscok eta Los Angelesek euskal komunitate esanguratsuak
zeuzkaten XIX. mendearen hondar aldean. Euskal Herri amerikar horretan
argitalpenak ere sortu ziren euskara hutsean, hala nola "Escualdun
Gazeta", Martin Bizcailuz abokatuak 1885ean hasia, edo "California'ko
Eskual Herria", Jean-Pierre Goytino kazetariak 1893an sortua.
Ostatuei dagokienez, Jeronima Echeverria historialari kaliforniarraren
ikerketek 304 ostatu aipatzen dituzte nazio osoan XIX eta XX mendeetan
zehar euskaldunek euskaldunentzako sortuak.
|
 |
|
|
 |
 |
 |
|
|